Udaberria Atarian

Zer ari da gertatzen Atarian?

Udaberria iritsi, eta jarduerarik handieneko garaia hasten da Salburuko hezeguneetan. Neguko eurien ostean, urmaelak urez bete-beteta daude, eta bizia berriro pizten da parkeko txoko guztietan.

Mugimendua, koloreak eta soinuak nonahi, urtaro ederra da hau naturari patxadaz behatzeko.

Urmaelak bete-bete

✓  Udaberriak ura eta berdea dakartza hezeguneetara.

Neguko eurien ostean, urmaelak urez beteta daude, eta landaretza berriro esnatzen da.

Lezka arrunt, hostoestu eta hostozabalak nahiz zumeak berde bizi-biziz ernetzen dira, eta inguru hezeenetan lili horiak eta uretako urrebotoiak loratzen dira.

 

Bidaiariak bidean

✓  Hegazti batzuk hemen gelditzen dira iparralderantz jarraitu aurretik.

Aste hauetan, hegazti migratzaile askoren atsedenleku bihurtzen da Salburua.

Koartza hauskarek eta zikoinek beren txitak elikatzen dituzte Salburuan harrapakinak ugari dituztela-eta. Beste espezie batzuek geldialdia egiten dute urmaeletan, udaberriko bidaiari berriro ekin aurretik.

Umatze-garaia

Espezie askok ziklo berri bat hasten dute orain.

Udaberria etortzeaz batera, ugaltzeko garaia pizten zaie parkeko animalia askori.

Anfibioak urez betetako lekuetan elkartzen dira, eta hegazti urtarrak elkar gorteatzen ibiliko dira. Murgil handiek dantza egiten dute ur gainean, kopetazuriak beren lurraldea defendatzen aritzen dira, eta basahateek beren lehen txitaldiak aurrera ateratzen dituzte.

Protagonista txikiak

✓ Intsektuak, eguraldi ona datorrela iragartzen.

Intsektuen joan-etorriak ere iragartzen digu urtaroaren taupada.

Burruntziak, larba-aldia urpean eman ostean, urgaineratu egiten dira orain, eta urertzak patruilatzen hasten dira. Tximeletek eta erleek, belardietan hara-hona nektar bila, mugimenduz eta kolorez betetzen dute paisaia.

Ezinbestekoak

 

✓ Paseatu oinez edo bizikletan hezeguneko bidexketan barrena.

✓ Behatu faunari behatokietatik eta pasabideetatik.

✓ Harrapatu urmaelen gaineko mugimendu eta kolore biziak.

✓ Bisitatu Interpretazio Zentroa.

✓ Parte hartu Ataria zentroko tailerretan eta jardueretan.