Marrualdia Salburuan hasi da
Data(k):
Zuhaitzen hostoak erortzen eta hezeguneko urmaelak betetzen hasten direnean, badakigu urtaro-aldaketa hurbil dagoela. Naturak udazkenari ongietorria emateko sasoia da, eta ikuskizun zoragarria eskainiko digu: oreinen marrua. Erritu horren bidez, ar helduek eztarri-soinu bereziak egiten dituzte, emeak erakartzeko eta indarra eta gainerako arrekiko nagusitasuna erakusteko. Garaileek, oreinik indartsuenek, eme gehiago estaltzea lortuko dute.
Bada, Salburuko urmaelak gertaera ikusgarri horren agertoki izaten da egun hauetan. Iluntzean, protagonistek beren soinu indartsuen errepertorioa eskaintzen dute.

Egilea: I. Etxabe
Erlazionatutako gaiak: