Araniella

Data(k):

Salburua-ko hezeguneetako fauna aniztasuna handia da, eta are handiagoa izaki bizidun txikiei erreparatzen badiegu, hala nola armiarmei. Gaur, bere tamaina txikia baina kolore deigarriak direla eta, gure arreta piztu duen ale bat aurkitu dugu.

Araniella generoko armiarma da, eta Araniella inconspicua eta Araniella cocurbitina dira gure lurraldeko alerik ikonikoenak. Araknido gisa, 4 hanka pare ditu, eta ez du antenarik ezta hegalik. Bere gorputza bitan banatu daiteke: sabelaldea eta zefalotoraxa. Genero hau basoa duten eremuetan bizi da, bereziki haritzez osatutakoetan. Beraz, landare-formazio horien kontserbazioa garrantzitsua da espezie hauen agerpenerako.

Ale helduak apirila eta ekaina bitartean agertzen dira, emeak 5 mm ingurukoak eta arrak 4 mm-koak direlarik. Beraz, oraindik garaiz zabiltzate hauek ikusteko gura baduzue.

Erlazionatutako gaiak:

Interesa dakizuke

02/03/11 00:00 AM
02/03/11 00:00 AM