Boletín de Educación Ambiental de 13 de enero

Data(k):

Urtarrileko goiz hotz eta eguzkitsu honetan Inmaculada Concepción eta Nuestra Señora de las Mercedes ikasleak Atariara hurbildu dira Salburuako hezegunea ezagutzera eta… Pospolo ezagutzera!

Gaur hasi gara Lobato ahateari, Pospoloren lagunari, gosaria ematen. Basahate kopuru handi bat hurbildu da eta horrela arra eta emea bereizten ikasi dugu.  Gainera, ikasi dugu ahateei ez zaiela ogirik eman behar, tripan min egiten baitie. Horregatik, olo pixka bat eman diegu.

Hamaiketakoa egin eta gero eta edukiontzietan zaborra bereiztearen ondoren, ikasi dugu ez dela lorerik hartu behar ezta parkeko fauna izutu ere.

Astea horrela amaitzea ikaragarria da! Laster arte lagunak!

Interesa dakizuke

02/03/11 00:00 AM
02/03/11 00:00 AM