Arkautiko urmaeleko ibilbidea
Deskribapena
Luzera: 4,23 Km | Modua: oinez | Gutxi gorabeherako denbora: 1 ordu | Pista-mota: bide irmotua | Irisgarritasuna: ibilbide egokia haur kotxeentzat | Zailtasuna: txikia
Arkautiko urmaelaren inguruko paseoan, Salburuko parkearen aparteko aberastasun ornitologikoa aurkituko dugu, eta, halaber, orein-talde bat behatu ahal izango dugu, hirigunetik 3 kilometro eskasera. Ahaztu gabe nola Salburuan espezie berezi asko bizi diren, hala nola mirotza, mokozabala..., eta bereziki nabarmentzen dira bisoi europarra eta baso-igel jauzkaria, zeintzuk galtzeko arrisku larrian dauden espezieak eta hezegune horren enblemak baitira.
Gunerik gune
-
01Arkautiko urmaelaSalburuko aintzira-konplexua osatzen dutenetatik handiena da.
-
02Ornitologia-behatokiakAukera ematen diote jendeari uretako hegaztiak begiztatzeko, leku honetako protagonista zinezkoak.
-
03Arkautiko basoa"El Montecito" izenez ezagutzen da herritarren artean, eta altxor bikaina gordetzen du: hariztietako flora bereizgarria osatu ohi duten espezieen multzo on bat, espezie oso bitxiak ere bai tartean.
-
04Larre hezeakLandaretzaren hazkundea kontrolatzeko eta landaretzak aintzirak har ez zitzan, orein-talde bat eraman zen hara, eta bera bihurtu da toki hartako erakargarrietako bat.
-
05Larreganeko aintziraSalburuko aintziren sistematik, Larreganeko aintzira (iparraldekoena) eta Arkautikoa izan ziren idorrarazi ziren lehenak.
-
Gran Ruta Cicloturista de la Llanada Cuadrilla de la Llanada Alavesa | www.arabakolautada.eus
-
Vía Verde del Vasco Navarro Vasco Navarro – Vías Verdes de Euskadi
-
Camino Real de las Postas Cuadrilla de la Llanada Alavesa | www.arabakolautada.eus
-
Romanic Bike Route Ruta en Bicicleta por el Rómanico Alavés - Álava Medieval.