Zerk bultzatzen gaitu
Zer da Ataria?
Ataria Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroa da, eta Ingurumen Gaietarako Ikastegiak (CEA) kudeatzen du.
Hiria, natura eta pertsonak lotzen dituen espazio bat gara, konpromiso argi batek bultzatua: natura errespetatzea, biodibertsitatea babestea eta ingurumen arloko jasangarritasunetik eraikitako hiri-eredu baterantz aurrera egitea.
Herritarrei hurbiltzen diegu Salburuko parkearen, hezeguneen eta Gasteizko Eraztun Berdearen balioa eta garrantzia, eta ezagutzaren, esperientziaren eta lurraldearen arteko elkargune bat sortzen dugu.
Zer egiten dugu?
Ingurumen arloko hezkuntza, dibulgazio zientifikoa eta herritarren inplikazioa sustatzen ditugu, behatzera, ikastera eta jardutera gonbidatzen duten jardueren, erakusketen eta programen bidez.
Salburuko parkea bisitatzen dugun bakoitzean, aukera bat da inguratzen gaituen naturaren aberastasuna ulertzeko eta planetaren babesean betetzen dugun eginkizunari buruz hausnartzeko.
Gehiago irakurri
Guztion natura eta lurraldea gozatzeko, baloratzeko eta zaintzeko tresnak eskaintzen ditugu, interesa, emozioa eta konpromisoa piztuz ezagutzaren eta esperientziaren bidez.
Zerk bultzatzen gaitu
Gasteiz nazioarteko erreferentea da hiri-jasangarritasunean, natura hirian integratu duen moduari esker eta Eraztun Berdea finkatu izanari esker.
Ataria ahalegin kolektibo horren parte da, eta gozatzeko tresnak eskaintzen ditu, lurraldea, bizitza eta pertsonak konektatzen dituen begirada ekosozial bat bultzatuz.
Gehiago irakurri
Helburu hauek lortzeko grinak bultzatzen gaitu: hezegune bizi bat, hiri konprometitu bat eta kontserbazioa gure inguruarekin berriz bate egitetik hasten delako kontzientzia geroz eta handiagoa duten herritarrak. Hori guztia, ikuspegi ekosozial batetik.