Birding-a

Salburua goitik begiratuta

Salburuko hezeguneen bihotzean, hain da dibertsitate handikoa eta aberatsa hegazti-fauna, birdinga esperientzia paregabea da.

Hegazti urtarren ugalketarako EAEn dagoen lekurik garrantzitsuenetako bat ere bada gune hau. Azken urteotan, 19 espezietako 300 bikotek baino gehiagok hazi dituzte kumeak Salburuan. Horien artean nabarmentzekoak dira, bakanak direlako edo mehatxuen zerrendan daudelako, murgilari mottoduna, antzara hankagorrizta eta mokozabala.

Umatze-garaitik kanpo, espezie horiei migratzen ari diren beste hegazti asko batzen zaizkie; horietako batzuek, gainera, negua hemen igarotzen dute.

Hegaztiak begiztatzea urte osoan zehar

Los Fresnos eta Las Zumas behatokietan hegazti urtar ugari ikusi eta aztertu ahalko dituzu, bai eta argazkiak egin ere, noski:

  • Anatidoak eta kidekoak: ipar-ahatea, ahate buztanluzea, basahatea, ahate mokozabala, zertzeta arrunta, murgilari arrunta eta mottoduna, antzara hankagorrizta, kopetazuri arrunta, txilinporta txikia eta murgil handia.
  • Kaioak eta limikoloak: antxeta mokogorria, kaio hankahoria, istingor arrunta, kuliska iluna eta txikia, eta zankaluzea.
  • Zangaluzeak: koartza hauskara, gorria eta zuria, koartzatxo txikia eta itzaina, amiltxori arrunta eta txikia, mokozabala eta zikoina zuria.
  • Ikusi ahalko dituzun beste hegazti batzuk: zingira-mirotza, lezkari karratxina eta arrunta, papourdina, martin arrantzalea, uhalde-enara eta basoko hegazti ugari, hala nola txinbo kaskabeltza, txantxangorria, okil handia, pagausoa, urretxoria...

Hegaztiak begiztatzeko aholkuak

Zein helburu dugu?

  • Tentsiorik ez eragiteko eta arriskuak saihesteko, saia zaitez arretaz eta errespetuz mugitzen zure behaketetan, argazkiak hartzean, soinuak grabatzean edo filmazioetan.

  • Apeuak erabiltzea ez da behaketa arduratsua, hegaztien portaera naturala aldatzen duelako eta estresa eragin diezaiekelako.

  • Egon urruti habietatik, gorteialdi lekuetatik eta elikatzeko lekuetatik.

  • Hegazti arraro baten presentzia argitaratu aurretik, pentsatu ea horrek hegaztiari enbarazurik eragingo dion. Hobe da espezie sentikorren habien kokapena ez zabaltzea eta kontserbazio-agintariei soilik jakinaraztea.

  • Egon zaitez pasabideetan, bidezidorretan eta bideetan, hezeguneko habitata ez asaldatzeko.

  • Errespetatu hegaztiak ikusten ari diren edo aire zabaleko beste jarduera batzuetan ari diren gainerako pertsonak. Partekatu askatasunez zure ezagutzak eta esperientzia.

Gogoan izan

Zure bisitan hegaztiei edo naturaguneari kalte egin diezaiekeen jokabideren bat ikusten baduzu, jaso gogoan eta jakinarazi entitate arduradunari.

Araudia haustea edo faunarentzat edo beste pertsona batzuentzat arriskua ekar dezaketen ekintzak direnean, jarri harremanetan 112arekin edo udaltzaingoarekin (092).

Natura-ingurunea behatzeak esperientzia lasaia eta segurua izan behar du, eta, beraz, ez da gomendatzen zuzenean esku hartzea edota gatazkak eragin ditzaketen elkarrizketak hastea.

Albistegi ornitologikoa

Igandero, Los Fresnos behatokira hurbiltzen gara, hezeguneak eskaintzen diguna ikusteko, eta gure blogean partekatzen dugu. Kontsultatu azken begiztatzeak, prestatu zure kamera edo prismatikoak eta... Zatoz Salburura!

RSS publikatzailea
Noticiario ornitológico del 12 de Abril de 2026 Noticiario ornitológico del 12 de Abril de 2026
Noticiario ornitológico del 5 de Abril de 2026 Noticiario ornitológico del 5 de Abril de 2026
Noticiario ornitológico del 29 de marzo de 2026 Noticiario ornitológico del 29 de marzo de 2026
RSS publikatzailea
Albistegi ornitologikoa: 2026ko Apirilak 12 Albistegi ornitologikoa: 2026ko Apirilak 12
Albistegi ornitologikoa – martxoak 28 Albistegi ornitologikoa – martxoak 28
Albistegi ornitologikoa: 2026ko Martxoaren 15a Albistegi ornitologikoa: 2026ko Martxoaren 15a