Urmaelak

Ura, hezeguneen bihotza

Salburuko parkean bi aintzira nagusi daude: Arkauti eta Betoño, hezegunearen bihotza osatzen dutenak. Badira, gainera, bi zingira, ekosistema osatzen dutenak: Duranzarra eta Larregana.

Hezegunearen ingurua egiten baduzu, guztiak igaroko dituzu.

Gehiago irakurri

Lau urmaelak Gasteizko akuiferoaren lurpeko urez hornitzen dira, Euskadiko lur azpiko ur-biltegi natural handienetik.

Aintzirek, garrantzi ekologiko handia izateaz gain, hirian uholdeak arintzen laguntzen dute, ur-soberakinak biltzeko gai direlako.

Arkauti, behatokiak eta oreinak

Aintzira hau hezeguneko handiena da, eta 3,5 kilometroko ibilbide zirkularra du.

Parkeko bi behatokiak aurkituko dituzu han: Los Fresnos eta Las Zumas. Haietatik, lehen begiratuan ikusiko dituzu hegazti asko: zikoinak, koartzak, kopetazuriak... Prismatikoen laguntzaz, martin arrantzaleak, kardantxiloak, amilotx urdinak, okil berdeak, eta abar ikus ditzakezu.

Aintzira horretan oreinak ere bazkatzen dira, eta, zorte pixka batekin, ikusten zailagoak diren beste animalia batzuk aurkitu ahal izango dituzu, hala nola bisoi europarra, galtzeko arrisku larrian dagoena.

Betoñu, hegazti urtarren bizilekua

Hezegunearen bigarren aintzirarik zabalena da. Inguruan faunaren behaketa errazten duen 2,5 kilometroko ibilbidea du.

Hegazti urtarren dibertsitatea nabarmena da bertan. Ohikoa da hegaztien portaera bereziak ikustea, hala nola kopetazurien arteko liskarrak, taldean igeri egiten duten ahateak edo janari bila dabiltzan lertxunak (aintziraren erdian kolonia handi bat bizi da).

Hegaztien presentzia urte-sasoiaren arabera aldatzen da. Neguan biltzen da ale gehien, eta udaberri eta udazkenean, berriz, batez ere migrazioen ondorioz, espezie-dibertsitate handiagoa lortzen da. Udaberrian, ugalketa-garaiarekin batera, interesgarria da gorteatze-erritualak eta txitoen presentzia ikustea.

Duranzarra, igelen babeslekua

Bi aintzira nagusien artean dagoen zingira txiki bat da. Baso-igel jauzkariaren bizilekua da, alegia, parkeko biztanle bereizgarrienetako batena.

Beste xarmagarri bat zurezko pasabidea da, zingira zeharkatzen baitu, eta bertatik ikus dezakegu zingira, zeinak, urtaroaren arabera, ur gehiago edo gutxiago izango baitu.

Larregana, ihiz jantzia

Larreganeko aintzira parkearen iparraldean dago, Dulantzi ibaiaren ondoan. Gune diskretua da... baina ekologikoki oso interesgarria.

Bere ezaugarririk bereizgarriena ihi kopuru handia eta zingirak dira, parkeko beste aintzira batzuek baino itxura itxiagoa ematen baitiote.

Ura urtearen zati batean soilik mantentzen du, normalean udaren hasierara arte. Horrek bertako fauna eta floraren izaera baldintzatzen ditu. Uholde-erregimen horrek anfibioen presentzia laguntzen du, hala nola baso-igel jauzkaria, haien metamorfosia udan ura desagertzearen mende baitago. Urte-sasoiaren araberako ur-gabeziak espezie inbaditzaileak mugatzen ditu, hala nola karramarro gorria, eta horrek oreka ekologikoa hobetzen du.

Estrategia

CEAk, informazioa eta ezagutza sortuz eta herritarrei, politikariei eta erabaki-hartzaileei helaraziz, azpiegitura berdea sendotzen eta hobetzen laguntzen du, Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiari (2014) eta Vitopria-Gasteizko Udalerriko Biodibertsitatea Kontserbatzeko Estrategiari (2014) jarraituz.

Proiektuak

Gasteizko biodibertsitatea eta azpiegitura berdea hobetzen duten hainbat proiektutan laguntzen diogu Udalari, hala nola, eskola-jolastokiak naturalizatzea, Jundizen parke handi bat sortzeko proiektua eta Erdi Aroko Hirigunea berdatzea.

Argitalpenak eta dokumentuak

Kontsultatu hemen azpiegitura berdearen eta lurraldearen arloan idatzi ditugun argitalpenak: Naturan Oinarritutako Irtenbideen katalogoa, Lakuako azpiegitura berdearen azterketa...

Datuak

Ezagutu Gasteizko hiri-azalera berdea, zuhaitz-estaldura, zuhaitz-espezieak edo auzoen araberako berdeguneen hornidura.

Arcaute, observatorios y ciervos

Urteko programa: hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, interpretazio-ibilbideak, erakusketak, familia-jarduerak. Mugikortasuna eta espazio publikoa, elikagaiak ekoizteko sistemak, biodibertsitatea eta natura-ondarea eta kontsumo-elementuen erabilera eraginkorra, herritarrak prestatzeko eta aktibatzeko.

Eskola-programa

Unibertsitate aurreko hezkuntza-etapa guztietako ikastetxeei zuzenduta, Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailearen esparruan, hezkuntza-jarduera sorta zabal bat programatzen dugu, Jasangarritasunerako Hezkuntzarekin lotutako ikasgelako programazioak osatzeko.

Prozesu parte-hartzaileak

 

CEAk hainbat programa bultzatzen edo errazten ditu herritarren parte-hartzea egituratzeko zientzia-proiektuetan, hiri-baratzeen kudeaketan, boluntariotza-programetan edo ingurumen-politiken definizioan.

Herritarren zientzia

 

CEAk hainbat programa bultzatzen edo errazten ditu herritarren parte-hartzea egituratzeko zientzia-proiektuetan, hiri-baratzeen kudeaketan, boluntariotza-programetan edo ingurumen-politiken definizioan.

Salburua y sus aves