Odonatuen Kontserbazio Programa
Gasteiz inguruan dauden ur-ekosistemetan bizi diren burruntzi eta sorgin-orratzen ekologia, portaera eta banaketa eremuei buruzko ikerketa.
Herritarren zientziak gizarteak ezagutza zientifikoa sortzeko prozesuan parte hartzea errazten du.
Helburua da herritarrak ikerketa zientifikoan inplikatzea, datuak biltzeko eta ezagutza lankidetzan sortzeko, baliabide zientifiko tradizionalekin soilik lantzeko zailak izango liratekeen fenomenoen azterketa erraztuz.
Ataria Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren (IGI) Herritarren zientzia programaren parte da, biodibertsitatearen eta natura-ondarearen kontserbazioa bultzatzeko proiektuen bidez.
Zientzia zeregin partekatua dela uste dugu. Ez da espezialista izan behar behatzeko, erregistratzeko eta ingurunea ezagutzen laguntzeko. Jakin-mina baduzu, denbora apur bat baduzu eta ikasteko eta lankidetzan aritzeko gogoa baduzu, komunitate horretako kide izan zaitezke.
Informazio gehiago edo kide izan nahi izanez gero, idatzi hona: cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org.
Parte-hartze guztiak dira baliosak!
Gasteiz inguruan dauden ur-ekosistemetan bizi diren burruntzi eta sorgin-orratzen ekologia, portaera eta banaketa eremuei buruzko ikerketa.
Gasteizko eskoletako patio naturalizatuetan bizi den basa-faunaren bilakaera behatzea.
Lurren bilakaera aztertzea eta horietan egiten diren nekazaritza-jardueren eragina egiaztatzea.
Vitoria-Gasteizko hiriko eta hiri inguruko parketan bizi diren gaueko hegaztien espezieen populazioen jarraipena.
Vitoria-Gasteizko hiriko eta hiri inguruko parketan bizi diren gaueko hegaztien espezieen populazioen jarraipena.
Hegazti habiagileen errolda bat egitea, haien banaketa espaziala ezagutzeko eta ugaritasuna balioesteko.
Gaueko tximeleten populazio-dinamikak ulertzeko datuak biltzeko ekimena.
Gasteiz inguruan bizi diren hegaztien populazio-errolda egitea, haien bilakaera ezagutzeko.
Mika populazioen egoera ezagutzeko jarraipen egitasmoa.
Programa honen bidez, Salburuako hezeguneko zingira-inguruneetan bizi diren hegazti txikiak monitorizatzen dira, eraztun zientifikoak jarriz.
Gasteizen dauden tximeleta-espezieen jarraipena, okupatzen dituzten habitaten egoera diagnostikatzeko.
Gasteizko habitat naturaletan dauden orkidea populazioen jarraipena egitea da, udalerriko biodibertsitatearen egoeraren adierazle gisa.
Espezie exotiko inbaditzaileen jarraipen egitasmoa.
Enara azpizuriaren populazioen egoera ezagutzeko jarraipen egitasmoa.