Fauna

Ezagutu animalia paregabeak

Hezegunea leheneratu ostean berriro ere hemen bizi diren animalia ugari ezagutu ahalko dituzu Salburuan.

200 hegazti-espezie bizi dira inguru honetan (horietatik 78 hemen ugaltzen dira), bai eta 40 ugaztun-espezie, 12 narrasti-espezie, 9 anfibio-espezie eta ornogabe ugari ere.

hegazti-espezie

ugaztun-espezie

narrasti, anfibio eta arrain-espezie

Conoce a los habitantes de los humedales

Espezie inbaditzaileak

Zoritxarrez, Salburuan animalia inbaditzaileak ere badaude, giza ekintzaren ondorioz iritsiak, eta ingurumen-arazo larriak eragiten dituzte. Horrelakoen artean azpimarratzekoak dira ibai-karramarro gorria, arrain batzuk, Floridako apoarmatua eta liztor asiarra.

Zaindu ingurunea

  • Errespetatu animaliak; behatzeko, jarri distantzia egokian eta ez manipulatu.
  • Utzi beren elikagaia aurkitu dezaten; ez eskaini jatekorik. Animaliei jaten emanda (batez ere, ogia), ura zikintzen da eta hezegunearen osasunari kalte egiten diogu.
  • Zaindu inguruneko lasaitasuna; saiatu zarata handirik eta mugimendu zakarrik ez egiten.
  • Babestu flora; gozatu hartaz, baina ez atera errotik eta ez eraman etxera landarerik.

Fauna gidak

Espezie aipagarri gehiago ezagutu eta ibilbide jakinen bat egin nahi baduzu, gida hauetan informazio gehiago aurkituko duzu: