Nola iritsi

Zure bisita hemen hasten da

Ataria Salburuako hezeguneen bihotzean dago, Gasteizko erdigunetik minutu gutxira.

Helbidea eta kontaktua

Helbidea: Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa. Biosferaren ibilbidea 4, 01013 Gasteiz

Telefonoa: + 34 945 16 26 16

Emaila: ataria@vitoria-gasteiz.org

Ordutegia
  • Neguan (urriaren 1etik apirilaren 30era): 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Udan (maiatzaren 1etik irailaren 30era): 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Itxita: astelehenetan (jaiegun direnean izan ezik, kasu horretan asteartean itxiko baitira), urtarrilaren 1ean eta 6an, apirilaren 28an, abuztuaren 4an eta 5ean, eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.

Nola hurbildu

Tranbian, autobusean, autoan, bizikletan nahiz oinez etorri, esango dizugu zein dituzun aukera onenak naturagune honen bihotzera iristeko eta bisita egiten hasteko:

Oinez eta bizikletaz

Gasteizko erdialdetik oinez 40-45 minutu inguru dira, eta bizikletaz 15. Guztira, 3-4 km inguru dira pasieran, bide lau eta oso atseginetik ia guztia.

Autoz

Autoz bazatoz, Fernando Buesa Arena pabilioiaren ondoan aparka dezakezu, Ataritik oso gertu, doako aparkalekuarekin.

Autobusez

Hartu erdialdean autobusaren 3. linea, Bergarako Atea kaleko 25, zenbakirako norabidean. Jaitsi zaitez Zurbanoko atea/Biosfera geltokian eta oinez Atarira iritsiko zara 5 minutuan.

Tranbiaz

Hartu tranbia erdialdean, Salbururako norabidean. Jaitsi zaitez Salburua geltokian. Ibili 20-25 minutuz, parkea zeharkatu eta paseoaz gozatzen duzun bitartean.

Informazio gehiago

Ikusi mapan

Informazio gehiago

Deskargatu Salburuko parkearen planoa eta haren aireko ikuspegia, bisitan orientatzeko.

Zure etorrera planifikatu edo hirian zehar ibili nahi baduzu, kontsultatu Gasteizko Turismoaren webgunea.

Informazio gehiago