Betoñuko urmaelaren ibilbidea
Deskribapena
Betoñuko aintziratik eta haren inguruetatik igarotzen den paseoak ekosistema paregabe bat eskaintzen du, urari lotua. Ekosistema horrek hainbat hegazti urtar eta bestelako fauna-espezie batzuk babesten ditu, batzuk desagertzeko arriskuan daudenak. Uretako landaredia ere baliotsua da eremu horretan, eta flora-espezie batzuk arraroak edo oso ezohikoak dira.
Bidean aurkituko dituzun panelek toki honetako flora- eta fauna-espezie bereizgarrienak deskribatzen dituzte, hala nola kopetazuria, murgila, lezkari bihurriak, baso-igel jauzkaria, lezkak, larre-izpiak, malba zurriak, etab.
Gunerik gune
-
01Betoñuko urmaelaUrtean bederatzi hilabetez gutxienez urak hartzen baitu, aintziretako landaredi aberatsa finkatu ahal izan da bertan. Bertan, larre-izpi multzoak nabarmentzen dira: landare horren Estatu osoko laginik onena aurkituko duzu, hain zuzen, aintzira horretan.
-
02MakaldiaDuela zenbait hamarkada landatu zen, eta, makal horiek hil ahala, baso-landaketak egiten dira, lizardi eta harizti bihurtzeko, Arabako Lautadako ibaietako eta hezeguneetako berezko baso autoktonoak baitira.
-
03Duranzarrako urmaelaIngeniaritza hidraulikoko proiektu eredugarri bati esker, 2003. urteko neguan bete zen, eta Salburuko hezeguneak berreskuratzen lagundu zuen.
-
04Salburuko zelaiakGarai bateko aerodromoko pistek hainbat urtetan hartu zuten lekuan daude. Gaur egun, zabalgune ezin hobea da aisialdirako, kirolak egiteko eta kometei hegan eginarazteko.