Uda Atarian
Zer ari da gertatzen Atarian?
Udan Salburuko parkea eraldatu egiten da. Eguzkia goi-goian, egunak luze eta tenperaturak altu, urak atzera egiten du, eta urertz lohitsuak geratzen dira agerian.
Urte batzuetan ur-maila hainbeste jaisten da, urmaeletako gune sakonenetan pilatuta geratzen baita ura. Kanpoan, udak aurrera egin ahala, paisaia horituz doa.
Berotik babesteko leku
✓ Animaliek urtaro honetako baldintza gogorretara egokitzen dute bizitza.
Landaretzan freskotasuna lortzen dute hegaztiek eta ugaztunek, eta eguneko erdiko orduetan jarduera murrizten dute.
Bitartean, parkeko soilguneetan, belardiak udako lorez betetzen dira eta, haiek erakarrita, erlez eta tximeletaz.
Belardi hezeetan, oreinek goizeko eta iluntzeko lasaitasuna baliatzen dute elikatzeko.
Urak, atzera eta atzera
✓ Udako beroak urmaelen itxura aldatzen du.
Hegazti urtar asko lekurik sakonenetan biltzen dira, oraindik ere zer jan duten lekuetan.
Zikoina zuriak habietatik beha ikusiko ditugu; txitak elikatzen aritu dira, oraindik ere ari dira, eta dagoeneko sendo daude. Koartza hauskarak eta koartzatxoak, berriz, arrain eta anfibio bila ibiltzen dira, ur ez oso sakonetan.
Uretan igelak ugari dira, eta korroka entzungo ditugu ozen. Apoarmatu istilzaleak ere ikusiko ditugu, urpean erdizka dauden enborren gainean eguzkitan jarrita.
Hegaldiak iluntzean
✓ Hezeguneko zerua intsektu-harrapariz betetzen da.
Airean, burruntziak eta sorgin-orratzak bizkor-bizkor hegan ikusiko ditugu urmael eta erreken gainean.
Ilunabarrean, enarak eta sorbeltzak ez ezik, saguzarrak ere agertzen dira zeruan, mugimendu ezinezkoak egiten, intsektuak harrapatzen hegan.
Ezinbestekoak
✓ Paseatu oinez edo bizikletan hezeguneko bidexketan barrena.
✓ Behatu faunari behatokietatik eta pasabideetatik.
✓ Harrapatu urmaelen gaineko bizitza.
✓ Bisitatu Interpretazio Zentroa.
✓ Parte hartu Ataria zentroko tailerretan eta jardueretan.