Marrualdia hasi da
Data(k):
Salburuan oreinen marrualdia hasi da jada. Oreinak araldian dauden denboraldia da marrualdia, eta honela esaten zaio orein arrek sortzen duten soinua dela eta. Irailaren amaieran hasten da, tenperaturen jaitsiera eta lehen euriekin batera.
Orein arrek marruak eta borrokak egiten dituzte haien boterea erakusteko asmoz, adarrak tresna ezinhobea dutela horretarako. Emeak ura edan edo elikatzen diren lekuak dira arrek nahiago dituzten tokiak. Horretarako Arkauteko urmaela eszenatoki aproposa dela ezin dugu ukatu.
Normalean, saiakera pare bat izan ondoren, koitoak irauten duen bitartean arrak emea momentuka estaltzen du. Ernalketarik ematen ez bada, emeak 18 egun pasa ondoren berriro ere obulatuko du. Ernatzeak 235 egun iraun ondoren, oreinkume bakarra jaiotzen da. Adarrak, arraren arma nagusia, martxoan erortzen dira berriro ere hazteko, urtero ematen den prozesua baita.
Hurbildu zaitez Salburuara, entzun eta ikusi…
http://www.youtube.com/watch?v=ItHN2gf7Jxc

Argazkia: Ramón Arambarri