Flora-ren abenturak: argizari poteretsua
Data(k):
Planetan zehar landare-aniztasun handia dago, eta handia da horiek bizirauteko eta beren bizi-zikloa osatzeko dituzten egokitzapenen kopurua ere. Gaur “pruina”-ri buruz hitz egin nahi dugu, ziur asko ikusi duzulako, baina badakizu zer den?
Mahatsen, elorri beltzaren edo ahabien fruituek elementu amankomun bat daukate: fruitua estaltzen duen argizari geruza bat, landarearen onurarako eta pruina deritzona. Zurixka-urdinxka kolorekoa, landare-trikimailu honek, fruitua eguraldi txarretik babesteko balio du, hala nola euritik (geruza honen gainean ur-tantak irristatzen dira), berotik (fruituak hezetasuna galtzea saihesten du) eta argi ultramoretik ere (argia ultramorea islatzen du fruitua babestuz). Beste landare batzuetan, pruina zurtoin eta hostoetan ere ager daiteke.

Gainera, Atarian dakizuenez, txoriak asko gustatzen zaizkigu, eta haiei, fruitu “pruinosoak”. Txorien begien bistatik ihes egiteko aukerarik ez, erraz ikusten baitute UV argia islatzen duten fruitu hauek. Izan ere, hegaztiek argi ultramorea ikusteko ahalmena daukate.
Salburura hurbiltzen bazarete, besteak beste, elorri beltzaren fruituak aurki ditzakezu, eta, horrela, argizari honek babesten dituela egiazta dezakezu.
