Zer da “pupa” bat? Zenbat bizi dezake tximeleta bat?
Data(k):
Lehenengo fasean enbrioia garatzen da, hortik beldar txiki bat ateratzen da arrautzari koska egiten. Arrautzaren oskola aprobetxatzen dute eta bertatik elikatzen dira, elikatzeko landare bat bilatu aurretik. Askotan, beldarrak eta tximeletak (helduak) landare berberaz elikatzen dira, baina ezberdintasun txiki bat dago: belarrak landareen ataletaz eta tximeletak nektarraz.Esan bezala, bigarren fase hau elikaduran eta, jakina, hazkundean oinarritzen da. Beldarrak muda bat baino gehiago egiten du hazi ahal izateko. Muda arteko denbora tarte bakoitzari estadio deitzen zaio eta tximeleta bakoitza 4-6 estadiotatik pasatzen da.
Beldarrak tamaina handiena hartzen duenean, leku egokia bilatzen du pupa bihurtzeko. Hirugarren fase honetan, babesgarri bat eraikitzen dute. Sinplea izan daiteke, haria hostoren batekin lotuz edo kapulu konplexuak ehunduz, hostoak, azalak, lurzoru-partikulak eta abar erantsiz. Forma edo koloreagatik kamuflatzen dira, hosto hilak, hegaztien gorotzak… ematen dutelarik.
Hirugarren fasean, gorputza berrantolatu egiten da laugarren eta azken faseari ekiteko: tximeleta edo sitsaren fase heldua, non hegoak ireki eta hegan egiten duten, ugaltzeko helburuarekin. Heldu gisa bizi-iraupena aldakorra da, espeziearen, baldintzen eta abarren arabera. Egun batzuetatik aste batzuetara alda daiteke.