Adarrak dira?

Data(k):

Salburuan orein handiak eta txikiak ditugu, ugaztunak eta intsektuak. Alde batetik, Arkautiko urmaelan orein handiak daude, edo Cervus elaphus  deritzonak, gaur egun marrualdian daudenak, galdu ezin daitekeen ikuskizuna. Eta, bestetik, Lucanus cervus edo arkanbelea, ziurrenik ezagutuko duzuna, Salburuako beste “oreina” (gutxienez itxuragatik).

Kolore iluneko kakalardo hauek, tamaina handikoak (10 cm-koak) eta arren kasuan matrailezur nabarmenak dituztenak, ia jateko gai ez diren unea iristen delarik, oso garrantzitsuak dira basoaren ekologian: ez dira izurrite bat, egur ustela bakarrik jaten baitute eta ez baitute zuhaitz osasuntsurik erasotzen.

Ekaina eta abuztua bitartean aurki ditzakegu, orduan hasten baita ugaltze-aldia.

Hegan egiteko gai diren intsektuak dira, eta oreinen ale arren artean gertatzen den bezala, beren artean borrokatzeko adarrak erabiltzen dituztenak, arkanbeleek bere masailezurrak erabiltzen dituzte borrokatzeko.

Erlazionatutako gaiak:

Interesa dakizuke

02/03/11 00:00 AM
02/03/11 00:00 AM