Urriak 10 – albistegi ornitologikoa
Data(k):
Gaur, zerua hodeitsu xamar zegoen, 11 eta 17 gradu arteko tenperaturekin, haizerik gabe eta hezetasun dezenterekin. Prezipitaziorik ez dagoenez, Arkautiko urmaela lehor samar jarraitzen du, eta espezie batzuk behatzea zailtzen du “Las Zumas”-eko behatokitik. Bertatik, gaurko egunean, 100 kaio ale baino ez dira ikusi, 40 antzara eta sorpresa pare bat: tximutx ale bat eta zikoina beltzaren beste ale bat. Sare sozialen bidez izan dugu azken bi horien berri.
