Albistegi ornitologikoa: urtarrilak 2
Data(k):
Goiz beroa gaurkoa Salburuan. Pasaden egunetako ildoari jarraituz, temperatura epelekin “esnatu” da gaur hezeguneak beste urteetako erregistroekin konparatuz. “Las Zumas” behatokira joan gara asteko albistegi ornitologikoa egitera.
Astero bezala, anatiden familia da hezegunean ugariena, Arkautiko urmaelaren ur bareetan atseden hartuz familia honetako especie ugari behatu ahal izan ditugu:
- Antzar arrunta: 80 ale
- Ipar-ahatea: 60 ale
- Basahatea: 25 ale
- Ahate mokozabala: 40 ale
- Zertzeta arrunta: 6 ale
- Ahate buztanluzea: 35 ale
- Murgilari arrunta: 2 ale
Hala ere, anatidak ez dira izan behatutako familia bakarrak, hurrengo espezieak behatu dira ere gaurko erroldan:
- Kopetazuria: 60 ale
- Amiamoko zuria: 30 ale
- Kaio hankahoria: 25 ale
- Antxeta mokogorria: 10 ale
- Kaio iluna: 15 ale
- Zingira mirotza: ale 1
Hemen dauzkazue behatokitik ateratako argazki batzuk:

Erlazionatutako gaiak: