Albistegi ornitologikoa – urtarrilak 16

Data(k):

Izotza eta antzigarra izan dira asteburuko gako meteorologikoak. Gaur, igandea, -5ºC-ko minimoaz eta 9ºC-ko maximoaz “gozatu” dugu, eguzkitan itzalean baino sentsazio termikoa askoz atseginagoa eta eramangarriagoa zelarik . Haizeari dagokionez, ez da izan.

Arkautin zikoina ugari ikusten dira jada. Ugalketa-aldia otsailean hasiko den arren, ale goiztiar batzuk habiak okupatzen hasten dira. Guztira 50 ale inguru ikusi dira. Beste aldetik, koartza hauskararen ale bat baino ez da ikusi.

Antzarak eta kaioak izan dira ugarienak gaur, hezegunea zuriz eta grisez tindatuz: 100 eta 150 ale baino gehiago, hurrenez hurren. Era berean, gure hezegunean ohikoa den kopetazuriaren 60 ale ikusi dira.

Amaitzeko, akuatikoak ditugu, besteak beste: basahatea (10 ale), iparahatea (30 ale), ahate mokozabala (20 ale), ahate buztanluzea (15 ale), murgilari mottoduna (3 ale) eta murgilari arrunta (ale 1).

Erlazionatutako gaiak:

Interesa dakizuke

02/03/11 00:00 AM
02/03/11 00:00 AM