Aurkespena ‘IV Sondeo Nacional de Nutria’

Data(k):

2014tik 2018ra, SECEMeko Igarabaren Taldeak animalia horrek Espainian duen egoerari buruzko IV. azterketa egin zuen, 1.000 kolaboratzaile baino gehiagoren parte-hartzearekin. 10 x 10 km-ko 4.018 UTM saretako eremuan 8.024 laginketa-gune hartu ziren kontuan, Espainiako lurralde penintsularraren % 77,3.

Santiago Palazon, SECEMeko Nutria Taldeko koordinatzailea eta Gorka Belamendia, Ataria Zentroko koordinatzailea

Euskal Autonomia Erkidegoan 398 laginketa egin ziren 10 x10 km-ko 75 UTM saretako eremuan. Lurraldearen zati handi batean zenbait hamarkadaz desagertuta egon ondoren, igaraba itzultzen ari da desagerrarazi zuten lekuetara. Aurreko bi azterketetan (1994-1996 eta 2004-2006 aldikoetan) igaraba lurraldearen hegoaldeko erdialdean bakarrik agertzen zen, Araban, isurialde mediterraneoko ibaietan. Gaur egun igaraba Arabako ibai eta erreka nagusi ia guztietan bizi da, eta bertatik zein Kantabriako eta Burgoseko arroetatik Bizkaiko mendebalde osora zabaldu da. Azken urteetan, Bizkaiko erdialdeko eta Gipuzkoako mendebaldeko arroak kolonizatzen hasi da, poliki-poliki.

Erlazionatutako gaiak:

Interesa dakizuke

02/03/11 00:00 AM
02/03/11 00:00 AM