Urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntza Munduko Eguna
Data(k):
Joan den asteazkenean, urtarrilaren 26an, Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna ospatu zen. Izan ere, 1975. urtean Belgradon (Serbia) Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Mintegia egin zen, 70 herrialde baino gehiago bilduz, Nazio Batuen programetarako Ingurumen Hezkuntzaren printzipioak ezartzeko helburuarekin. Lortu nahi dena honako hau da: munduko biztanleria ingurumenarekin eta horrekin lotutako arazoekin kontziente izatea eta kezkatua egotea. Eta ezagutza, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa izango dituena, banaka eta taldeka lan egiteko, dauden arazoei irtenbideak bilatzeko eta arazo berriei aurrea hartzeko.

Uste dugu Ingurumen Hezkuntza mekanismorik eraginkorrena dela.