Albistegi ornitologikoa – urtarrilak 30

Data(k):

Gaurko eguna hotza izan da, -5ºC-ko tenperatura minimoekin eta 13 ºC-ko maximoekin. Ia ez da haizerik sumatu hezegunean, eta zerua oskarbi egon da. Behaketa ornitologikorako egun perfektua.

Arkautiko behatokira sartu aurretik, zikoinen kantuak ongi etorria eman digu. Ia habia guztiak okupatuta zeuden eta ale batzuk etzanda, errunaldi bat egon daitekeela adieraziz. Guztira zikoina zuriaren 70 ale baino gehiago ikusi dira. Zikoinen habien azpiko ertzean, koartza hauskararen bi ale, goizeko eguzkiaz gozatzen zutelarik.

Kaio kontaezinek (100 aletik gora) hezegunea zuriz tindatzen zuten.

20 antzara baino gehiago ere ikusi ahal izan ditugu, baita bikote bat ugaltzen ere.

Anatidoei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira: basahatea, ipar-ahatea (12 ale baino gehiago), ahate buztanluzea (3 ale), ahate mokozabala (6 ale) eta murgilari arrunta (2 eme eta ar bat).

Kopetazuri arrunta ere ikusi ahal izan da (20-30 ale), lurraldekoia eta aintzirako uraren gainean hegaldi traketsean.

Urrunean, okil berde baten kantua entzun dugu.

Azkenik, nabarmendu behar da oraindik ere, tximutxa ale iheskor bat dagoela, lezkaz lezka jauzika.

Erlazionatutako gaiak:

Interesa dakizuke

02/03/11 00:00 AM
02/03/11 00:00 AM