Hezeguneko bizitza ezkutua
Data(k):
Ataria-tik jarduera anitz bideratzen ditugu, horien artean eta astean zehar, ingurumen hezkuntza egiten dugu Gasteizko hainbat eskolekin. Momentu honetan hezeguneko bioaniztasuna ikertzen ari gara bigarren hezkuntzako ikasleekin eta honen barne, uretako makroornogabeak.
Ikasle hauekin batera, gure lakuetan aurkitu daitezkeen espezie pilo ezagutzen ari gara, hala nola: dafniak, ditiskoak, trikopteroak, plekopteroak, odonatuak, dipteroak, kopepodoak, etab. Negua momentu aproposa da hauek aztertzeko. Izan ere, udaberrian metamorfosia egingo dute ekosistema akuatikoa atzean utziz eta kasu gehienetan, intsektu hegalari batean bihurtuz.

Izaki guzti hauek oso bereziak dira: alde batetik hezeguneko sare trofikoaren oinarri direlako eta bestetik, bioadierazleak direlako. Hau da, espezie batzuk edo besteak izatea eta hauen ale kopurua, uraren kalitatearen berri ematen digute.

Hau guztiagatik eta beste arrazoi askorengatik, zaindu ditzagun gure hezeguneak eta hauek gordetzen duten bioaniztasuna!