Albistegi ornitologikoa – otsailak 13
Data(k):
Gaur termometroak 3 eta 15 ºC artekoak izan dira, 27 km/h-ko haize-boladekin eta zerua partzialki hodeitsu dagoela. 
Arkautiko behatokira egindako bisitan, harrapari bat ikusi da: zingira–mirotza.
Anatidoei dagokienez, honako hauek ikusi dira: basahatea (35), ahate mokozabala (40), ipar–ahatea (60) eta ahate buztanluzea (10). Beste aldetik, murgilari arrunta eta mottoduna ere ikusi ahal izan dira, 2 ale kasu bakoitzean.
Kaio hankahoriek ez dute hutsik egin 40 alerekin.
Kopetazuria behatutako beste espezieetako bat izan da, 60 alerekin.
Behatokira sartu aurretik, antzar arrunta hortik zegoela antzematen zen, bere karranka zaratatsua zela eta, 30 alerekin ageri zen. Aipatzekoa da, halaber, antzara bikote bat dagoela Atariako begiratokiaren azpiko aintziran.
