Ingurumen Hezkuntzako Albistegia -Ekainak 10-
Data(k):
Gaur, ekainak 10, CEIP Lakuabizkarra HLHI-ko hirugarren eta azken ikasle-taldea etorri da Atariara. Oso talde jatorra, dibertigarria eta ikasteko gogo handikoa izan da, paradisua den gure Salburuako hezegunea hobeto ezagutzeko.
Burututako ekintzak asko gustatu zaizkie, batez ere kopetazuri arruntaren mokoa marraztea eta margotzea, gerora etxera eraman dutena. Diseinuak oso desberdinak izan dira: batzuek kolore bakar batez margotu dute, eta beste batzuek kolore asko erabili dituzte, estilo oso bereziekin (lerroak, geometriak, etab.). Egia esanda, aurpegian jarri ostean ez zuten kendu nahi!
Gainera, eguraldia oso aproposa izan denez, ibilbidean zehar espezie asko eta oso desberdinak ikusteko aukera izan dugu: sorgin-orratzak, karramarroak, kopetazuri zein basahateen txitak, sugeak, tximeletak… Ikasleria oso pozik joan da eta gure lana eskertu dute ere.
Eta gu ere oso pozik joan gara zuek etortzeagatik! Nahi duzuenean itzuli!
