Otsailaren 19ko albistegi ornitologikoa
Data(k):
Gaur zerua oskarbi egon da, nekez ikusi ahal izan da laino-lanbroren bat goizean zehar. Hezegunean tenperaturak 3 eta 15ºC artekoak izan dira eta tenperatura horiekin batera 10 km/h-ko haize-boladak egon dira. Ohi bezala, «Los Fresnos» behatokiraino joan gara, eta hegazti hauek aurkitu ditugu:
- Ipar-ahatea: 28 ale
- Antxeta mokogorria: 50 ale baino gehiago
- Kopetazuri arrunta: 100 ale inguru
- Amiamoko zuria: 32 ale
- Ahate mokozabala: 33 ale
- Basahatea: 4 ale
- Ahate buztanluzea: 10 ale
- Murgilari arrunta: 17 ale
- Antzara hankagorrizta: 19 ale
- Murgilari mottoduna: 6 ale
- Kaio hankahoria: 50 ale baino gehiago
- Zertzeta arrunta: 12 ale
- Murgil handia: 4 ale

Erlazionatutako gaiak: